Banatu dira San Martin eguneko sariak: bi urdaiazpiko eta rifatan jasotako dirua.
Aurten ere giro ezin hobean ospatu genuen San Martin, haurentzako jolasak, txokolatea, herri kirolak eta San Martin auzoko nagusiei egindako omenaldiarekin. Han izan ziren baita ohiko Iparragirre Balerdi Musika Tailerra eta Lizarriturri Txistulari Elkartea eta eta, nola ez, odolki pintxoen dastaketa.
Gainera, arratsalde osoan zehar auzokideak 2 urdaiazpikoren zozketarako txartelak saltzen aritu ziren. Urretxuarren esskuzabaltasunari esker guztira 1629 euro bildu ziren eta aurten ere dirua Elikagaien Bankuari eman zaio.
Zenbaki sarituen jabeak ere azaldu ziren: 1093 Juan Jesús Arozena Bergaretxe eta 2180 Jose Juan Aperribay Korta.
Eragile denak bilduta sari-banaketa ekitaldia egin zen azaroaren 19an, giro ezin hobean.