Festa arrakastatsua antolatu zuten beste urte betez San Martineko auzotarrek
2180 eta 1093 dira 2024ko San Martin eguneko errifaren irabazleak. Irabazleek urdaiazpiko bana jasoko dute sari gisa. Errifen salmentatik eskuratutako dirua, berriz, Elikagaien Bankuari emango diote San Martineko auzotarrek eta Urretxuko Udalak.
Ohiko Martintxo txerriaz, txokolateaz eta odolkiaz gainera, egun berezia ere izan atzokoa, festa antolatzen urte luzez aritutako auzokideei omenaldia egin baitzieten. Bertsoak kantatu zizkieten bertaratutakoek.