Aurten, lehenengoz, Urretxuko Udalak herri bazkaria antolatu du Euskal Jai egunean. Salgai jarritako lehen 500 tiketak berehala agortu ziren eta bigarren deialdi bat antolatu du.
Aurten, lehenengoz, Urretxuko Udalak herri bazkaria antolatu du Euskal Jai egunean. Salgai jarritako lehen 500 tiketak berehala agortu ziren eta tiket kopurua handitzeko lanean aritu da orduz geroztik.
Kultur Etxetik harremanetan jarriko dira izena eman zuten eta tiketik jaso ez zuten guztiekin, bigarren menu honen berri emateko eta izen-ematea konfirmatzeko. Deia jaso ondoren, tiketaren erostera pasa beharko dute Kultur Etxetik, irailaren 10a baino lehen.
HELDUEN MENUA:
- Sarrerakoak
- Entsaladila errusiarra ganbekin
- Kabraroka pudina maionesarekin
- Piper beteak, bakailauarenak
- Txahal gisatua patatatxoekin
- Postrea: Krema eta esnagin hostorea txokolate beroarekin
- Ardoa, kafea eta kopa.
HAURREN MENUA:
- Makarroiak tomatearekin
- Oilasko bukarkia patata frijituekin
- Txokolatezko natila
- Ogia, ura eta feskagarriak