Select your language

Kultura-Gazteria

39. Udazkeneko Musika zikloa
Featured

39. Udazkeneko Musika zikloa

39 urte bete dira lehenengo edizioa egin zenetik eta urtez urte sendotzen joan da. Asko dira bertatik pasatako taldeak eta entzundako kontzertuak. Zikloaren jarraitzaileak ere asko dira eta irrikaz hartzen dute saio bakoitza.

Zikloa bere sorreratik Urretxuko Udala eta Urretxu-Zumarragako Goiargi abesbatzaren elkarlanaren eta ilusioaren emaitza da. Ahalegin berezia egiten dute urtero herriko musikazaleei emanaldi bikainak eskeintzeko. 

Aurten lau saioez disfrutatzeko aukera izango dugu, ezberdinak talde mota eta estiloetan. Sarrera guztiak doakoak dira eta akustika ezin hobea duen San Martin De Tourseko elizan, herrian dugun ondare historiko-artistiko bikaina. 

Select your language

Urretxuko udala