Ekainaren 18an, 18:00etan, Udaletxeko portaloian Euskal Jaiaren inguruko bilera irekia egingo da.
Bileran, Euskal Jaien inguruko hausnarketa prozesua abiaraziko da. Aurreko antolaketa bileran Euskal Jaiaren inguruko hausnarketa prozesu bati hasiera emateko beharra ikus zen, eta horrenbestez, ekainaren 18an gaiaren inguruko bilera monografiko ireki bat egitea aurreikusi zen, herritar guztiei zuzendua.
Jai Batzordetik eskatzen zaie, parte hartu nahi duten guztiei, proposamenak (desfilea goizean edo arratsaldean, gainontzeko ekitaldiak...) landuta eramatea eta proposamen horrean dauden arrazoiak ere, gainontzeko batzordekideei azaltzea; bilera ahalik eta eraginkorrena izan dadin.
Aldi berean, Euskal Jaiaren ibilaldian karrozek parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Interesatuta dauden koadrilek beraien datuak eman behar dituzte kultur etxean, 943 03 80 88, eta ekainaren 18ko bilerara etorri.