Urtero maiatzaren 18aren inguruan ekintza bereziak egiten dira Museoa jendearengana hurbiltzeko eta mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina pizteko. Urretxu eta Zumarragako ikastetxeentzat doako bisita gidatuak, haurrentzako zientzia tailerrak, txangoa eta ate irekien eguna dira aurtengo proposamenak.
1. URRETXU-ZUMARRAGAKO IKASTETXEENTZAKO DOAKO BISITA GIDATUAK aldez aurreko zitarekin. Ikastetxeentzako tresna didaktiko ezin hobea.
2.- HAURRENTZAKO ZIENTZIA TAILERRAK maiatzaren 16an, 17:00-19:00. Adina: 6-12 urte. Doan. Kimikarinen eskutik, izena ematen duten haurrek honako esperimentu tailerrak egingo dituzte:
- HARRI BITXIAK: Harri bitxiak sortuko ditugu, kola, gatza eta koloreztatzailea erabiliz eta nahi baduzu etxera eraman ahalko duzu!
- SUMENDIA: Sumendi artifiziala egingo dugu eta erupzioa sortuko dugu.
- PAPEREZKO MAMUAK: Mamuak marraztuko ditugu te poltsatxoetan eta gero sua emanda hegan jarriko ditugu!
- SUMENDIA: Sumendi artifiziala egingo dugu eta erupzioa sortuko dugu.
- PAPEREZKO MAMUAK: Mamuak marraztuko ditugu te poltsatxoetan eta gero sua emanda hegan jarriko ditugu!
Izen emate epea maiatzaren 6tik 15a arte dago zabalik, edo lekuak agortu arte, 943 038088 telefonora deituta.
3.- MINERALOGIA ETA PALEONTOLOGIA TXANGOA: ATAPUERCA eta inguruak. Txangoa maiatzaren 18an izango da, larunbata, eta izen emate epea maiatzaren 6tik 15era dago zabalik, edo lekuak agortu arte.
Irteera 08:00 eta itzulera 20:30. Prezioa: helduak 45 euro. 7 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak, 32 euro (ezinbestez heldu batek lagunduta). Prezioaren barne autobusa, Atapuercako bisita gidatuaren sarrera, bazkaria eta aholkularitza teknikoa.
Informazio fitxa
01 FITXA MAIATZAK 18 zehaztasunak informacin 2024.pdf
Popular 290.08 KB 238 |
03/05/2024 17:11:25 |
Txangoaren Izen emateak uHelbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean egingo dira.4.- MAIATZAREN 18an ATE IREKIEN EGUNA ETA OPARIA. Etorri egun honetan Urrelur museora eta mineralez osaturiko lepoko bat opari eramango duzu! (10:00 - 13:00)