Urretxuko Udalak autobusa antolatu du, apirilaren 27an, Gorka Hermosa Urretxuarrak JM Iparragirreri idatzitako “Urretxutik Mundura” obra sinfoniko-korala gozatu ahal izateko.
Kontzertua: “Urretxutik Mundura” Gorka Hermosaren obra sinfoniko-korala, Iparragirreren jaiotzaren 200. Urteurrena ospatzeko idatzia.
Partehartzaileak: Gorka Hermosa (akordeoia), Juanlu Escudero (aktorea), Marina Pardo (mezzosoprano) eta Orquesta Sinfónica y Coro de la AFC (Asociación Filarmónica de Cantabra). Zuzendaria: César Vinagrero.
Plana:
09:00 - Urretxutik Irteera autobusean (Labeaga 14 bus geltokian, harategi parean)
11:00- Santanderrera iritsiera eta bisita turistiko librea hirian
19:30- Kontzertua “Palacio de Festivales de Cantabria”n
21:30- Itzulerako autobusaren irteera
23:30- Urretxura iritsiera
Autobusaren prezioa: 25 euro
Autobuserako izen ematea eta ordainketa (izena emateko momentuan): apirilaren 10etik 17ra, biak barne, Aizpurunea kultur etxean, astelehenetik ostiralera, 10:30 - 14:30 eta 16:30 - 20:30 eta apirilak 13, 10:00 – 13:00.
*** Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko da (Erositako autobus txartelaren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero)
Kontzertuko sarrera erosteko esteka (bertan takilan ere erosi ahalko dira):
https://entradas.janto.es/palaciofestivales/public/janto/main.php
Santander hiri zoragarriaz eta musika ederraz disfrutatzeko aukera bikaina, ADI EPEARI!!!