Udaberriko oporretan, apirilaren 2tik 5era, haur eta gaztetxoei zuzendutako eskaintza berezia izango dugu Urretxun.
Prestatutako ekitaldiak, nagusiki, bi izango dira:
- EDERRENA: haurrentzako aisialdi gunea udaberriko oporretan apirilak 2-5
Tailerrak eta jolasak egingo dira 3 - 12 urte bitarteko haurrentzat (haurrak bakarrik sartuko dira), Ederrena pilotalekuan, Zumarragako Udalarekin batera antolatuta.
Goizez 11:00-13:00 eta arratsaldez 17:00-19:00 (11an soilik arratsaldez)
Sarrera: 2,5 € saio bakoitzeko eta 4 € egun osokoa denean.
Sarrerak bertan erosiko dira, sartzeko momentuan
- SANTA BARBARA: aisialdia aire librean apirilak 2, 3 eta 4
Urretxuko Udalak antolatuta.
Arratsaldez 15:00-16:30
- Apirilak 2: “Altxorraren bila Irimoko magalean”
- Apirilak 3: “Ginkana-probak eta brujula”
- Apirilak 4: “Eskulana hostoekin”
Sarrera: 2,5€ saio bakoitzeko, goiza edo arratsaldea.
* Izen ematea, martxoak 21, 22, 25 eta 26
Urretxuko kultur etxean 10:30-13:30 / 16:30-19:30 artean (edo lekuak agortu arte)
Gainera gogoratu edozein momentutan egin dezakezuela Iparragirreren bizitzaren inguruko bisita librea plakak eta QRak jarraituz. Sakatu hemen planoa eskuratzeko.
Eta Urrelur mineral eta fosilen museoa bisitatu ahal duzuela apirilaren2tik 5era, 10:00-12:30 / 16:30 - 18:30