Urretxuko Udalak 2024 urteko lehenengo erakusketa aurkezten du, Eli Mendia herritarrarena. “Padurak eta itsas beherak” akuarelak erakutsiko dizkigu.
Horrela aurkezten du artistak bere lana: “Akuarela erakusketa honetan azken bi urte hauetako lana dago, non interes gunea paduretan eta itsasbeheran egon den. Paduran, margolariak uraren eta lurraren mugimendu eta aldaketa etengabeari erreparatzen dio, baita lokatzaren egitura aberatsei eta putzuz betetako uraren islei ere, non itsasontziak edozein lekutan etzanda geratzen diren".
Ikusgai izango duzue martxoaren 8tik 24ra, Juan de Lizarazu aretoan, asteartetik igandera 17:30-20:30 ordutegian.
Hemen katalogoa
ELI MENDIA_kat24.pdf
Popular 1.37 MB 322 |
01/03/2024 12:31:12 |
Hemen inaugurazioaren bideoa