Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2023 lehiaketarako deia egin zuten eta martxoaren 1ean banatuko dituzte sariak irabazleei:
Mikel Fernández Callejo (urretxuarra), Ainhoa Andueza San Miguel, Mikel Aiertza, Joan Carles Gonzalez Pujalte eta Marta Mariño Mexuto.
Datorren ostiralean, martxoaren 1ean, 19:00etatik aurrera, Urretxuko Udaletxeko batzar areto nagusian, literaturaren aldarrikapen bihurtutako ekitaldian, IPARRAGIRRE SARIA lehiaketan poesian, narrazioan eta bertsotan irabazitako lanak biltzen dituzten liburuak aurkeztu eta sariak banatuko dira. Saioa Urretxu eta Zumarragako alkateek –literatur sari hauen erakunde sustatzaileek– aurkeztuko dute, eta saritutako egileek, epaimahaikideek eta agintariek parte hartuko dute.
IPARRAGIRRE SARIA Urretxu eta Zumarragako Udalen ekimen bateratu modura sortu zen balio berriei ahotsa emateko asmoz. Bi Udaletako Kultura Batzordeek erabaki zuten Iparragirre poetaren izena hartzea 1997az geroztik, denboran zehar finkatu den lehiaketa honetarako, eta, hartara, kultura-sorkuntza bere osotasunean sustatzeko helburua lortzen laguntzeko. Era berean, erakunde biek erabaki dute saritutako lanak argitalpen baten bidez argitaratzea, hasierako asmoa osatuz eta irabazitako lanak ahalik eta gehien zabalduz. Liburuak Félix Marañak zuzentzen duen Bermingham Edit-ek argitaratu ditu, aurreko edizioetan bezala.
Akta Iparragirre Sariak 2023
IPARRAGIRRE SARIA 2023 AKTA eus.pdf
Popular 111.95 KB 337 |
18/12/2023 10:20:28 |