Azaroaren 10etik 26ra Amaia Aranzabal artistaren akuarela erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan: "ITSASOA, MENDIA, HIRIA"
Inaugurazioa azaroaren 10ean izango da, 18:00etan.
Horrela aurkezten digu Amaiak erakusketa:
"Aurkezten den obra akuarelaz
egin da, nire koloreen eta
interpretazioaren isla izan nahi duen
teknika.
Ura paper gainean doa batzutan
kontrolatzeko zailak diren efektuak
sortuz eta hori da gustatzen
zaidana.
Itsasoa bere hondartzarekin, bere
ontziekin. Basoa eta mendia, lan zaila
gailurrera iristea, baina ederra aldi
berean. Gure hiriak beren bizitza eta
parkeekin. Dena da interesgarria eta
akuarelan islatu nahi du."
Erakusketaren katalogoa hemen
AMAIA ARANZABAL katalogoa Urretxu.pdf
Popular 1.08 MB 445 |
04/11/2023 14:11:47 |
Inaugurazioa