Astelehenean hasi zen Urretxuko Udalaren Urrelur Museoak antolatutako 35. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea. Hemen duzue egitaraua.
Urrelur Museoak kultur astearen 35. edizioa ospatu du berriro ere natur zientzien mundua publikoari modu atsegin eta erakargarrian hurbildu asmoz.
Urrelur Mineral eta Fosilen Museoa 1987an sortu zen gai honen inguruko ezagutza zabaltzeko helburuarekin. Gauza askoren berri ematen digute mineral eta fosilek; Lurra osatzen duten materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste, eta aurtengo monografikoak honetan jarriko du arreta.
Gainera, Urretxun zeharko kale eta eraikinetatik egingo dugun paseo geologikoari esker ere hauen historia deskubritu ahalko dugu. Eta ez dira faltako bisita gidatuak, tailerrak, azoka, haurrentzako parke geologikoa eta argazki lehiaketa.
Urretxu aditu, zaletu eta jakinminaz beteriko publikoaren topagunea izango da egun hauetan. Gonbidatuta zaudete mineralogia eta paleontologiaren festara.
Hona hemen egitaraua eta xehetasun guztiak
EGITARAUA Urrelur astea mineral eta fosilak 2023 Urretxu aldizkaria TX.pdf
Popular 1.47 MB 911 |
26/10/2023 13:11:57 |
Bideoa 2023