"Irudikatzen den izaki bakoitzaren substantziaren zein zati den nabarmentzen duena eta zeinek ematen dion bizia bereizten laguntzen dute arteek. Horrela, pinturak, adibidez, ...
..."Irudikatzen den izaki bakoitzaren substantziaren zein zati den nabarmentzen duena eta zeinek ematen dion bizia bereizten laguntzen dute arteek. Horrela, pinturak, adibidez, ezaugarri edo bereizgarri horiek atera ditzake forma eta koloreen bitartez.Sortzaileak presentzia berri eta benetako baten agerpena ere eragin dezake, denboran desagerrarazi dezakeen inolako baldintzari lotu gabea (nahiz eta hura erakutsi zeneko papera, ehuna, zeramika edo harria desegin). Nolanahi ere, gehienetan artistak horren guztiaren inguruan gabiltza nora ezean. Ez da zaila lanean konformatzeko moduko sari sutsuak aurkitzea."
Horrela aurkezten digu Juan Sukilbidek bere lana. Ikusgai izango dugu apirilaren 3a arte, asteartetik igandera, 17:30 - 20:30 Juan de Lizarazu aretoan.
Zergatik ez hurbildu bere artea ezagutzera?
Erakusketa katalogoa:
Katalogoa | Catálogo - Juan Sukilbide, "A más ver"
Popular 1.67 MB 1911 |
19/03/2016 01:00:00 |