Goizez Navajungo “Victoria” pirita meategia bisitatuko da, munduan zehar ezaguna dena bertako piriten forma kubiko perfektuengatik eta erakusgarri ugari jaso ahal izango da. Cervera del Río Alhaman izango da bazkaria eta bazkalondoan jasotako aleak sailkatuko dira. Bertan kobazuloetan izan zen bizitzaren aztarnak ikusi ahal izango dira eta arratsaldean, itzulerako bidean, Pirineoko orogeniak sortutako forma bereziak ikusteko aukera izango dugu.
IRTEERA: 07:30 (Iparragirre plaza)
Aurkezpena: 10 minutu lehenago
10:30 Navajun
11:00-14:00 aleak bildu
15:15 bazkaria Cervera del Río Alhaman
17:00 Irteera Urretxurantz
ITZULERA URRETXURA: 19:30 (+-)
PREZIOA:
- helduak 41 euro, autobusa, gida, meategira sarrera eta bazkaria barne
- gazteak: 7 urtetik 16 urte bitartera (2007 urtetik 2016 urtera jaiotakoak biak barne; ezinbestez heldu arduradun batekin joan behar dira): 31 euro
Epea: irailaren 27tik urriaren 4ra
Izen ematearen ordena jarraituko da plazak agortu arte.
Informazioa eta izen-ematea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
e-mailez eta izen emate orria beteta
** Behin izen emate eta ordaintzeko epea amaitutakoan, ez da diru itzulketarik egingo behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoirik ez badago
GOMENDIOAK
. tarteko bazkari-hamaiketako sendoa eta edaria eramatea, bazkaria berandu da eta
. eguraldi prebisioari erreparatu
. arropa: mendiko arropa, botak, sira, aldatzeko arropa, txanoa
. aleak biltzeko: mailua, zinzela, poltsa, egunkari papera, motxila, argazki kamera...
KONTUTAN HARTU BEHARREKOAK
. mendiko botak edo katiuskak eta aldatzeko oinetako garbiak
. autobusean sartu aurretik bota zikinak plastikozko poltsa batean sartu beharko dira