Aste Santuko opor egunek aisialdiaz disfrutatzeko aukera eskaini diete Santa Barbarara eta bertako aterpetxera hurbildu diren guztiei. Ohiko jatetxe eta aterpetxe zerbitzuez gain, hiru egunez familientzako ekintza egitarau atsegina gauzatu dute.
Martxoaren 25ean Manex Buron sukaldariaren eskutik gaileta tailerra egin zen; dozenaka haurrek hartu zuten parte bakoitzak bere gaileta etxera eraman zuelarik. Hurrengo egunean ipuin kontalaria izan zen eta amaitzeko igandean bertako lorezaina den Arantxa Manzanosen eskutik “sortu zure baratza” izeneko tailerrean haur mordoxkak bere landaretxoa landatu eta izena eman ostean, etxera eraman zuen.
Haurrak eta gurasoez gain kanpotik etorritako bisitariek ere hartu dute atsedena natur gune zoragarria den Santa Barbaran, balioan jarriz Urretxun bertan dugun natur patrimonioa.
Hemen irudi batzuk: Bideoa gaileta tailerra eta Bideoa baratza tailerra.