Aizpurunea Kultur Etxeko arte tailerrean bildu dira Urretxuko arte formazioa osatzen duten bi arloetako ordezkariak: alde batetik, marrazki eta pintura eskola, Aitor Etxeberria buru dela; bestalde, Josu Marotok zuzentzen dituen giza irudiari buruzko tailer ezagunak, Zuriñe Ormaetxea modeloa dutenak, eta azkenik, Acuarelako masterclassak, José Manuel Mendez (Mendo) eta Jorge Lópezekin.
Aurkezpenean parte hartu zuten Aitor Etxeberria marrazketa eta pintura eskolako irakasleak, Josu Maroto tailerren zuzendariak eta Maialen Fidalgo Kultura arloko zinegotziak.
Zinegotziaren ongi etorriarekin hasi zen aurkezpena, eta eskerrak eman zizkien bertan parte hartu zutenei, bai prentsaurrekora joateagatik, bai herriko bizitza kulturalari egindako ekarpenagatik. “Bizitza” - esan zuen Fidalgok - kulturak herriari bizia ekartzen diolako, eta kulturak herri egiten duelako, bizi garen garai hauetan garrantzi berezia hartzen duten bi elementu.
Etxeberriak eskolaren eskaintza eta funtzionamendua aurkeztu zuen, baita 2023rako egutegia ere.
Eskolak bi ordukoak dira eta Aizpurunea kultur etxeko azken solairuan dagoen arte tailerrean ematen dira. Asteazkenero, 18:30ean biltzen dira Etxeberriarekin, baina ikasleek edozein unetan erabil dezakete gune hori. Horrek aukera ematen die beren lanekin aurrera egiteko eta eskoletan ikasitakoa praktikan jartzeko.
Irakasleak azpimarratu zuten ikasleen mailak edo trebetasunak ez duela garrantzi berezirik, eskolak maila guztietara egokitzen direlako eta, gainera, egiten den lana banakakoa delako, bakoitza bere erritmoan. Oso konbinazio erabilgarria da, pertsona gehiagorekin egotean haiengandik ikasi daitekeelako, trikimailuak, esperientziak eta ikaskuntzak parteka ditzazke, baina erritmo berean joan edo lan bera egiteko presiorik gabe, indibidualak baitira.
Ondoren, Maialen Fidalgok azaldu zuen 2015ean, arte tailerraren eskaintza berritzeko eta zabaltzeko beharra ikusita, urretxuarren eta kanpoko zaletuen jakinminari erantzuteko – izan ere, ez dira gutxi beste udalerri batzuetatik datozen ikasleak – tailer puntualen eta master classen aldeko apustua egin zela; eskaintza horrek Josu Marotoren sinadura darama, eta eskerrak eman zizkion urte hauetan guztietan egindako lanagatik eta lankidetzagatik.
Marotok, bere aldetik, azaldu zuen berak zuzentzen dituen tailerretan, arte-eskolako ikasleek ez ezik, beste zaletu batzuek noizean behin parte hartzea ere ahalbidetzen dutela, tailer aniztasunak erakarrita, hala nola arte digitala, aire libreko pinturak, giza irudia edo akuarelak, besteak beste.
Ondoren, 2023rako antolatu diren jardueren berri eman zuen:
• “Giza irudia” tailerreko zazpi saio: otsailaren 7an hasiko dira, eta hilean behin egingo dira, abendura iritsi arte, udako parentesia tartean. Labeaga Aretoan izango dira, zuzeneko modeloarekin, eszenaratzearekin, argiekin eta abarrekin. Gainera iazko arrakasta ikusita, maiatzaren 6an egun osoko saioa egingo da “maratoia”, intensiboa.
• Lau akuarela saio, master class formatuan. Lehenengo biak, martxoan eta maiatzean, José Manuel Mendezen zuzendaritzapean egingo dira, eta beste biak, irailean eta azaroan, Jorge Lópezek zuzenduko ditu. Guztiak arte tailerrean izango dira, Aizpurunea kultur etxean.
Azkenik, ekainaren 10ean kalera aterako dira, “Mendoren” aire zabaleko pintura saio batekin.
Marotok azaldu duenez, saio bakoitzak 10 euroko prezioa izango du, baina hiru saiotan izena ematen dutenek % 25eko deskontua izango dute. Gainera, izena emateko datak ireki ahala, tailerrak iragarriko ditugu, interesa duten guztiek izena eman dezaten.
Tailerretara hurbiltzeko eta tailerretan parte hartzeko gonbita luzatu zien artearekin interesa duten guztiei. Esperientzia desberdina eta publiko guztientzat egokia da eta.
Amaitzeko, Maialen Fidalgo zinegotziak hartu zuen hitza berriro, aurkezpenari amaiera emateko, 2023an Juan de Lizarazu erakusketa aretoan egingo diren erakusketen egutegiarekin. Bertan erakusten duten artista guztiak oso gustura sentitzen dira aretoan eta Udalak ere arreta bereziz antolatzen ditu erakusketak.
Gauza bera gertatzen da programazioarekin; izan ere, oreka mantentzea bilatzen da diziplina artistikoen, estiloen eta artisten jatorriaren artean, beti ere lekua ziurtatuz tokiko artistei.
Horrenbestez, oso pozik agertu zen 2023rako prestatu duten programarekin, eta, azaldu zuenez, ezinezkoa izango litzateke Aitor Etxeberriaren laguntzarik gabe planifikatzea, hark, marrazketa eta pintura eskola zuzentzeaz gain, aholkulari lanak egiten baititu erakusketen urteko programa diseinatzerakoan.
- Martxoak 10– Martxoak 26: Maria Jesús Asurmendi, akuarela. Bertako artista, Arte tailerreko kidea.
* Apirilak 21 – Apirilak 28: Argazkilaritza
• Maiatzak 12 - Maiatzak 28: Roberto Rodanés, figuratibo surrelalista, bertako artista.
• Ekainak 5 - Ekainak 11: UZ Ikastolako ikasleen eskulanak.
• Irailak 8 – Irailak 24: Clara eta Concetta Probanza ahizpak, margo lanak, bertako artistak
• Urriak 6 – Urriak 22: Carlos Orlando, Donostia, arte analogiko eta digitala
• Azaroak 10 – Azaroak 26: Amaia Aranzabal, Arrasate, akuarela, figuratiboa.
KARTELA IKASTARO SOLTEAK
KARTELA ARTE TAILERRAK 2023.jpg
Popular 997.73 KB 481 |
27/01/2023 12:43:25 |