Tradizioari jarraituz, eta eguraldiak lagunduta, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du utzi aspertzeko unerik. Lehiaketa guztien emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan zen: Euskal herri osotik etorritako 38 lagun, 35 heldu eta 3 gaztetxo. Urtarrilaren 4an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.
Abenduaren 12an Errioxako ardo dastaketa egin zen (2022ko uzta) Manuel Ruiz enologoaren eskutik. Behean ikusi dezakezue bideoa.
Ekoizleek etxeko produktu onenak ekarri dituzten sariketa ezberdinetan parte hartzeko. Hemen dituzue guztien emaitzak.
AKTA FRUTA BARAZKI URRETXU 2022.pdf
Popular 49.28 KB 646 |
13/12/2022 11:02:56 |
AKTA EZTI LEHIAKETA URRETXU 2022.pdf
Popular 40.2 KB 634 |
13/12/2022 12:54:38 |
Informazio gehiago Aizpurunea kultur etxean
943 038088