Abenduaren 2tik 18ra bitartean Juliette June artistarenen erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Juliette June Parisen jaio zen eta Halsou-n bizi da, non pinturan, performancean eta poesian lan egiten du. Bere lana ezagutzera eta disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. Artistaren presentzia abenduaren 2an izango dugu, inaugurazio ekitaldian, 19:00etan.
EREMU SENTIKORRAK
"Edertasuna azaleratzen den espazio mugatuak. Sasian dagoen igel batek bezain ustekabean jauzi egiten digu. Zoragarria ere bai. Compostelan. Urruña. Poaka lakuan. Espainia. Suedia. Zelanda Berria.
Iluntzean. Zuhaitzen silueta esnatzen, haien kolorea usain bakartiarekin.
Egunsentian. Bere argia izei gandorretan, aerosorgailuen hegoetan, zure txapelaren goialdean isurtzen du.
Lurra leundu egiten da zure oin biluzien azpian, haizeak atzamarrak iletik pasatzen ditu. Oinez gabiltza. Taupada dorpe batek markatzen du gure bidea.
Estudiora bueltan, mihise gaineko olioak eta akuarela marrazkiak misterio hori jasotzen saiatzen dira. Nekaezin".
Eraskusketaren katalogoa
JULIETTE JUNE KATALOGOA.pdf
Popular 1.52 MB 547 |
26/11/2022 12:45:17 |
Inaugurazioa