Igandean hasiko da Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloaren 36. edizioa
Asteartean Javier Arratibel Goiargi abesbatzako zuzendariak eta Maialen Fidalgo kultura zinegotziak prentsaurrekoa eskaini zuten zikloaren berri emateko.
Azpimarratu zuten zikloa oso errotuta dagoela herrian eta horren seinale dela edizio kopurua, 36 dagoeneko, eta COVIDaren pandemiak trabak jarri arren San Martin de Tours eliza bete egin dela zikloa ospatu den bakoitzean. Goiargiren lana ere eskertu zuten Udaletik, abesbatzako kideak ezinbestekoak baitira ziklo hau antolatzeko eta eurek egiten duten lana izugarria dela aipatu zuen Fidalgok.
Jarraian hitza Arratibelek hartu zuen eta musika zikloa aurrera ateratzea posibl egiten duten guztiei eskerrak eman ostean aipatu zuen zikloa Goiargiren urteko zita nagusietako bat dela; bereziki aurten, abesbatza 40.urteurrena ospatzen ari baita.
Ondoren, Musika zikloan parte hartuko duten taldeak eta kontzertuen datak jakitera eman zituzten eta sarrera doakoa dela gogorarazi zuten eta guztiak San Martin de Tours elizan egingo direla, 19:00etan.
- URRIAK 23: Goiargi Abesbatza
- AZAROAK 1: Maska Koris (Letonia)
- AZAROAK 6: Oskarbi taldea eta Goiargi Abesbatza
- AZAROAK 13: Nayade Abesbatza