Irailaren 30etik urriaren 16ra bitartean Jon Jauregiren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Bere lana ezagutzera eta disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. Artistaren presentzia urriaren 7an izango dugu, 19:00etan.
Jonen hitzetan "..., ez da objektu edo ideia konkretu bat margotu nahi direnak... ez da figuratiboa (ezaguna) den zerbait. Ez da filosofikoa sikiera... Ez politikoa, ez soziala... benetan margotzen ari naizena, forma jakinik ez duen SENTSAZIO bat da: beldur eza, BALENTRIA, ASKATASUNA.
Ez da ZER margotu, baizik eta ZERGATIK margotu.
Ez da ZER sortu, baizik eta ZERGATIK sortu...
Hor dago gakoa... ZERK garamatza helburu jakinik ez duen (erabilgarritasunik ez duena) zerbait sortzera? Zein da sortzera behartzen zaituen motorra (nahiz eta biziraupenerako beharrezkoa ez izan)? Zentzu praktikoan erabilgarritasunik ez duen zerbait zertarako eta zergatik sortu? Zerk ematen dizu pultsio geldiezin eta indartsu hori? Zergatik margotzen zuten lehen gizakiek kobazuloetan, nahiz eta baldintza hain basikoetan bizi?
Eta, ez da erreza galdera horiek planteatzeko beharrezko dugun biluztasuna lortzea. Motorra etengabe erregaiaz hornitzea. Bide luzea baita des-ikastearena, askatzearena, hegan egitearena... izan ginen haur askearen sentsazio errepika ezin horien defentsan borrokatzea... lehiakortasun bortitzaren gizarte itogarri honen erdian...
Sortu!!!
BANAIZ"
Eraskusketaren katalogoa
KATALOGOA JON JAUREGI.pdf
Popular 2.04 MB 706 |
28/09/2022 15:50:07 |
Aurkezpenaren bideoa