Urretxun, maiatzaren 20an, ostirala, Euskadin ditugun ardoak Bertatik Bertarako produktuekin uztartuko ditugu. Ederrena pilotalekuan izango da, 18:30ean hasita.
Ekimen honekin, Urretxuko eta inguruko produktuak ezagutzera eman eta sustatuko ditugu, txakolinarekin eta Arabako Errioxako ardoekin lagunduta.
Hurbileko produktu horien kontsumoa bultzatzeko eta inguruan ekoiztearen eta saltzearen garrantzia azpimarratzeko, dastatze atsegin eta dibertigarria proposatzen dugu.
Uztartzean Bertatik Bertarako 4 pintxo, 2 txakolin eta Arabako Errioxako 3 ardo dastatuko dira.
Gidaria Mikel Garaizabal sumiller aditua izango da, era didaktiko bezain atseginean azalpenak emango dizkiguna.
-
Parte hartzeko txartelak: 5 €
-
Salgai Aizpurunea kultur etxean maiatzaren 9tik aurrera edo agortu arte (leku mugatuak), 17:00 – 20:00