Maiatzaren 29an, igandea, 19:00etan Kursaalen izango den “Giselle” dantza ikuskizuna ikustera joateko doako autobus zerbitzua jarriko du Kursaalek Urola Garaiko biztanleen eskura. Hemen duzue informazio guztia.
Compañía Nacional de Danza
"Giselle"
Joaquín de Luz, koreografia
Adolphe-Charles Adam, musika
Dantza Konpainia Nazionalak, espainiar erromantizismoaren ikuspegitik sortutako Giselle balletaren bertsio berri bat aurkezten du. Obra hori ballet klasikoaren gailurretako bat bilakatu duten elementuak baztertu gabe Giselle honetan ikusgai izango dira, halaber, escuela bolera deritzona eta espainiar tradizioak.
Sarrerak: 42 / 34 / 27 / 22 / 11 €
Prozedura:
- Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus
- Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
Urretxu: 943 038088 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Autobusak gure herrian honako lekuan eta orduan egingo du geldialdia:
Zumarraga: Correoseko autobus-geltokitik (17:30)
- Ordu Gaztea / Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea
ezinbestekoa izango da (Urretxu: 943 038088). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
- Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) maiatzaren 23an amaituko da.
- Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero)