Apirilaren 4an Kursaalen izango den “La pasión según San Mateo” kontzertura joateko doako autobus zerbitzua jarriko du Kursaalek Urola Garaiko biztanleen eskura. Eta maiatzaren 29an ere “Giselle” dantza ikuskizunerako. Hemen duzue informazio guztia.
Apirila 04, astelehena, Kursaal Auditorioa, 19:30, "La Pasión según San Mateo", Bach
Il Giardellino Baroque Orchestra
Vocalconsort Berlin
Easo Eskolania
Marcus Creed, zuzendaria
Musika barrokoaren historiako obra nagusi honek Kristoren oinazea eta heriotza aurkezten ditu. Bachek beste inork egin ezin zezakeen moduan uztartzen dira testua eta musika, ebanjelioko testuarekiko fideltasuna, sorkuntza poetiko gorena, pietatea...
Sarrerak: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 €
Prozedura:
- Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera: www.kursaal.eus
- Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:
* Urretxu: 943 038088 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
* Zumarraga: 943 723510 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
* Legazpi: 943 737202 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Autobusak honako lekuetan eta orduetan egingo du geldialdia:
* Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (17:45)
* Zumarraga: Correoseko autobus-geltokitik (18:00)
- Ordu Gaztea / Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea
ezinbestekoa izango da (Urretxu: 943 038088 / Zumarraga: 943 723510 / Legazpi: 943 737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
- Izena emateko epea (autobusa/ Ordu Gaztea) martxoaren 30ean amaituko da.
- Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero)