35 urte bete dira lehenengo edizioa egin zenetik eta urtez urte sendotzen joan da. Asko dira bertatik pasatako taldeak eta entzundako kontzertuak. Zikloaren jarraitzaileak ere asko dira eta irrikaz hartzen dute saio bakoitza.
Iaz ezin izan genuen zikloa ospatu eta aurten ilusio bereziz heldu diogu antolaketa lanari. Gainera, hau dena ez zen posible izango Urretxuko Udala eta Urretxu-Zumarragako Goiargi abesbatzak egindako lanik gabe, elkarlanik gabe.
Aurten hiru saioez disfrutatzeko aukera izango dugu, ezberdinak talde mota eta estiloetan. Sarrera guztiak doakoak dira.
- Urriak 24, igandea, ARAH GANBARA TALDEA, “Bazen behin” ganbara musika eta dantza garaikidea uztarturik
ARAH urriak 24.pdf
Popular 876.7 KB 1192 |
20/10/2021 15:53:54 |
Lekua / Lugar: Labeaga aretoa (Urretxu)
- Azaroak 1, astelehena, ANUNA abesbatza (Dublín – Irlanda), Tolosako Nazioarteko Lehiaketako partaidea
ANUNA azaroak 1.pdf
Popular 774.47 KB 1254 |
20/10/2021 15:53:54 |
Lekua / Lugar: San Martin de Tours eliza (Urretxu)
- Azaroak 7, igandea, SUHAR TALDEA, errepertorio garaikidea duen gizonezko abesbatza
SUHAR azaroak 7.pdf
Popular 566.82 KB 1273 |
20/10/2021 15:53:54 |
Lekua / Lugar: San Martin de Tours eliza (Urretxu)