IraiIaren 17an “IPARRAGIRRE 1820 – 1881” erakusketa inauguratuko da Juan de Lizarazu aretoan, Iparragirreren bizitza eta bere jaiotzaren 200. urteurrenak utzi dizkigun une gogoangarrienak bilduko dituena. Asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era bisitatu ahal izango da, urriaren 3a arte.
Erakusketak 2020ko urteurrenean egindako ekitaldiei errepasoa emango die. Horrez gain, bardo unibertsalaren bizitzarekin eta historiarekin zerikusia duen objetu eta eskuratutako material ugari ikusi ahal izango da.
Gainera, Jose Angel Igarzabalek idatzitako “JOSE MARIA IPARRAGIRRE. Una crónica para el recuerdo” aurkeztuko da. Idazlea bertan egongo da eta liburua ere eskuragarri izango da aretoan bertan.
Hona hemen inaugurazioaren bideoa