Iazko etenaldiaren ondoren, Urrelur Museoak kultur aste hau aurkezten du berriz ere, azaroaren 2tik 7ra bitartean izango diren ekintzez betea.
1987an sortu zen Urrelur Museoa, Urretxuko mineral eta fosilen museo gisa. Gaur egun oso ohikoa da gure herrietan museoak eta interpretazio zentroak izatea, baina duela hogeita hamalau urte Urretxuk apustu berritzailea eta ilusioz betea egin zuen. Planteamendu egokia, irudimentsua eta jasangarria egin zen, museotik bertatik antolatutako jarduerekin, bera dinamizatzeko eta biziz betetzeko, jende guztiarengana iritsiz, lehiaketekin, txangoekin, jolasekin, kultur asteekin, … eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza goresgarriaz.
2020 urteak COVID-19 pandemia ekarri zigun eta ezinezkoa izan zen Urrelur Astea gauzatzea, baina aurten bai, hemen gatoz egitarau erakargarri honekin.
Urrelur Asteko EGITARAUA
33. Urrelur Astea 2021 Aldizkaria.pdf
Popular 1.35 MB 1992 |
25/10/2021 15:18:22 |
Urrelur Aragazki Lehiaketako oinarriak
URRELUR ARGAZKI LEHIAKETA OINARRIAK 2021.pdf
Popular 513.68 KB 957 |
26/10/2021 14:30:30 |