Artea eta artistak kalean bertan izan genituen. 19 partaide, maila ezin hobea, eta hiru irabazle, zorionak!
Ekainaren 19an, Urretxuko eta Zumarragako kaleetan, aire zabaleko pintura lehiaketan parte hartu zuten 19 margolarik eskainitako sormen ariketa eta ikuskizun zoragarria izan zen.
Lehenengo saria (600 euro eta garaikurra) Bergarako Juan Jose Altunak lortu zuen; bigarrena (400 euro) Elgoibargo Ibon Serranok; eta herriko onena (250 euro eta garaikurra) Zumarragako Begoña Pascualek.
Gainera Donostiko Elena Galileak bere koadroa eman zien bi udalei, Irimo mendia irudikatzen zuen eta pentsatu zuen hemen baino hobeto etzela inon egongo. Eskerrik asko!
Hemen duzue akta
akta aire libreko pintura 21.pdf
Popular 97.83 KB 1136 |
21/06/2021 13:54:16 |
Eta bideoa.