Herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea, eta ohitura on hori herritarren artean zabaltzea da lehiaketa honen helburua.
Epaimahaiak leiho, balkoi eta baserrien sarreretan jarritako loreak ikusiko ditu ekainaren 14etik 27ra, eta lore apainketa ederrenak saritzen saiatuko da.
SARI BANAKETA: uztailaren 9an egingo da, eguerdiko 12etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
ANIMA ZAITEZ !!