Iparragirreren jaiotzaren 200 urteurrena ospatzeko Gorka Hermosak kontzertu berezia prestatu du luxuzko gonbidatuekin.
GORKA HERMOSA + JON MAIA, TOTI MTNEZ. DE LEZEA, JOSEBA APAOLAZA, MAIALEN AKIZU, JOSU MAROTO, MARINA PARDO BLANCHARD STRINGS, EASO ABESBATZA
(Zuzendaria: Gorka Miranda)
Kontzertuaren muina Urretxuko Udalaren enkarguz konposaturiko “Urretxutik Mundura” obra izango da, non Gorka Hermosak Iparragirreren melodia ezagunenen moldaketak eta bere obrak fusionatu ditu, Iparragirreren eta bere bizitza eta obraren paralelismoetan sakonduz. 2020eko irailean estreinatu zuten obra Donostiako Trinitate plazan ETBk emititutako kontzertuan.
Jon Maia, Toti Mtnez. de Lezea, Joseba Apaolaza, Maialen Akizu eta Josu Marotoren gure bardoaren inguruko gogoeta artistikoekin borobilduko da kontzertua, Marina Pardo mezzosopranoa, Blanchard Strings eta Easo Abesbatza bezelako musikarien interpretazioaz lagunduta.
EGITARAUA
EGITARAUA Urretxutik mundura ekainak 20.pdf
Popular 285.95 KB 1448 |
05/06/2021 13:49:24 |
GONBIDAPENAK
Doako banaketa agortu arte
- Aizpurunea kultur etxean
- ekainaren 7tik 18ra
- 11:00 - 13:00 / 17:00 - 19:00