Urretxuko Udalak 14 urte arteko haurrei zuzendutako jarduerez betetako uda antolatu du. Iaztik gure artean daukagun pandemiaren neurriak eta protokoloak kontuan hartuta antolatzen dira guztiak.
UDAKO HAURRENTZAKO JARDUERAK
Haurrentzako tailerrak, 2010 eta 2015 artean jaiotako umeentzat, aldi berean aisialdi aktibo eta hezigarriko aste batez gozatu nahi dutenentzat. Ordutegia ohikoa izango da (10:00-13:00) eta izen-ematea maiatzaren 17an irekiko da, hilaren 31ra arte, biak barne.
Txanda erabilgarriak:
• Uztailaren 5etik 9ra bitarteko astea
• Uztailaren 12tik 16ra bitarteko astea
• Uztailaren 19tik 23ra bitarteko astea
Izen-ematearen hurrenkeran emango dira txandak.
Modu hauetan eman daiteke izena:
- Internetez, bi udalen web orrietan
https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=CA077121666
- Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Urretxu eta Zumarragako kultur etxeetan
o Urretxu: astelehenetik ostiralera, 10:00 – 13:00
o Zumarraga: osteguna izan ezik, 15:00 – 18:00
Prezioa: 10 €/ txanda
MULTIKIROLA
Ikastaro honek 2009 eta 2014 urteen artean jaiotako haur guztiei kirol ezberdinak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera eskaintzen die.
Hiru astez errugbia, beisbola, herri kirolak, bizikleta ibilaldiak, mendi ibilaldiak, etab. ezagutuko dituzte uztailaren 5etik 30era, 9:30 - 13:30 bitartean.
Izena eman nahi duten guztiek maiatzaren 17tik 31ra bitartean izango dute horretarako aukera Aldiri Kiroldegian.
Prezioa: Abonatua: 100,25 €
EZ Abonatua: 120,30 €
EZAGUTU GIMNASIA ERRTIMIKOA
Gimnasia erritmikoko Master Class, maila desberdinetako pertsonentzat, gimnasia erritmikoa inoiz egin ez dutenetatik hasi eta aurreratuenetaraino.
Parte-hartzaileek honako aukera hauen artean aukeratu ahal izango dute:
- Ekainak 21: 9:30 - 13:30
- Ekainak 22: 16:00 - 20:00
- Ekainak 23: 9:30 - 13:30
Interesatuek Aldiri kiroldegian eman ahal izango dute izena maiatzaren 17tik 31ra arte, biak barne.
Prezioa: doakoa.
IGERIKETA
Aurten, berrikuntza gisa, Pagoetako udal igerilekuek, aisialdiaz gain, kirola ere eskainiko dute; izan ere, ekainaren 28tik uztailaren 25era arte 7 eta 14 urte bitarteko gazteek igeriketa ikastaroetan parte hartu ahal izango dute estali gabeko igerilekuan.
Ikastaro trinkoak izango dira, 45 minutukoak eta txanda bakoitzeko astebetekoak:
• Ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitarteko astea
• Uztailaren 5etik 9ra bitarteko astea
• Uztailaren 12tik 16ra bitarteko astea
• Uztailaren 19tik 23ra bitarteko astea
Interesatuek Aldiri kiroldegian eman ahal izango dute izena maiatzaren 17an hasi eta hilaren 31ra arte, biak barne.
Prezioa: 20 €/ txanda