Urretxuko Udalak plazer handiz aurkezten dizue 2021 urteko lehenengo erakusketa, aspalditik ezagutzen dugun Elisabet Mendia herritarrarena. “Ura eta argia” gai hartuta erakutsiko dizkigu bere akuarelak gure zentzuen gozamenerako.
Bere lanaz hitzegiterakoan hauxe dio artistak: “Akuarela margotuz argiak kolorean aldaketak nola eragiten dituen eta urak formak desegiten dituela ikusten dut. Badirudi batzuetan ia desegiten direla”.
Urte askotan oleo teknika erabili ondoren, azken 4 urteetan akuarela ikasten saiatu da eta hemen urte t´erdin egindako lana erakusgai dago , guztira 30 obra aurkeztuz. Aukeratutako gaiak , basoak, mahastiak, txalupak, errekak, itsasoa eta elurra dira, baina gai guztietan Eli argiaren bila ibli da. Akuarelan urak bere ibilbidea egiten du eta margolariak ezin dio beti muga jarri urari, hor dago akuarelaren funtsa. Ea zuen gustokoa den.
Ikusgai izango duzue martxoaren 18tik apirilaren 4ra, Juan de Lizarazu aretoan, asteartetik igandera 17:30-20:30 ordutegian.
Hemen katalogoa
KATALOGOA Eli Mendia Ura eta Argia.pdf
Popular 1.45 MB 1383 |
09/03/2021 19:07:29 |
Inaugurazioaren bideoa