Udal arte tailerrak amaiera ederra emango dio ezohiko urte honi. Ikasleen irudi eta koloreek artea nagusi den mundura eramango gaituzte, ba al zatoz?
Abenduan zehar, asteazkenero, Aitor Etxeberriaren gidaritzapean kultur etxeko ganbaran arituko dira ikasleak beraien lanekin. Lan horren emaitzak abenduaren 16tik urtarrilaren 5era izango ditugu ikusgai Juan de Lizarazu aretoan, barruko lan ederra bistarazteko egiten den erakustaldian.
Bestalde, abenduaren 15ean Josu Marotoren gidaritzapean Giza irudia Saioa, urteko azkena, egingo da Labeaga aretoan. Izen-ematea zabalik, 10€
Informazioa kultur etxean 943 038088