Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan eta oinarrizko osasun-eremutan sortutako COVID-19 pandemiaren agerraldi epidemikoa geldiarazteko 2020ko urriaren 22ko Aginduak, Osasun sailbururenak, zehazten dituen osasun publikoko neurriak jarraituz Urretxuko Udalak, antolakuntza batzordearekin adostuta, erabaki du Urrelur Mineralogía eta Paleontologia astea bertan behera uztea.
Aurten, mineralogia asteak 33 urte beteko lituzke, eta urtero moduan hainbat ekintza desberdin eta interesgarri eskainiko lituzke, dagoeneko prest zeudenak: Txango mineralogikoa, haurrentzako jolasak, eskolentzako bisita gidatuak, haurrei zuzendutako jarduerak, eta Ederrena pilotalekuan ospatu ohi den mineral eta Fosilen azoka berezia.
2020ko edizio honetarako protokolo bereziak garatuta zeuden, haurren jolas berriak, COVID-19ak eragindako egoera honetarako egokiak direnak, azokako salmenta postuen distribuzio berria, distantziak errespetatu ahal izateko, etab. Egoerak okerrera egin du ordea, eta momentu honetan egokiena programazioa bertan behera uztea dela erabaki du antolakuntza batzordeak.