Uri Bong artistak bere lana erakutsiko du Urretxun eta "Higadura" da bere proposamen interesgarria.
Obra hau hondartzako espazioak egileari sortzen dion antsietate-sentsaziotik ihes egiten saiatzen denean sortzen da. Espazio horren bakardadean aurkitzen du egileak inspirazioa begirada berri baten bidez, eta une horretan, hondartzara bultzatutako objektuen forma higatuek sortzen dioten liluran, unibertsoaren alde ederrari begiratzeko aukera izan du. Hortik aurrera, egileak objektu higatuak biltzea eta konbinatzea erabakitzen du, objektu horien bidez haien existentziaren bila jarraitzeko. Itsasoak higatutako objektuen jatorriaz galdetzeak gure existentziak esploratzeko adina irudimena behar du. Horregatik, obra honen erakusketaren bidez, egileak objektu horien konbinazioa inspirazio-iturri sortzaile bihurtzea nahi du entzuleentzat, honen jatorriaren bilaketaren bidez irudimena piztuz.. Ez galdu ikusteko aukera. Juan de Lizarazun ikusgai, segurtasun neurriekin, urriaren 9tik 25era.
Erakusketaren gonbidapena
URI BONG ERAKUSKETA GONBIDAPENA
Popular 1.61 MB |
05/10/2020 15:22:00 |
Erakusketaren katalogoa
URI BONG katalogoa.pdf
Popular 1.6 MB 1590 |
05/10/2020 15:38:18 |
Erakusketaren bideoa.