Herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea, eta ohitura on hori herritarren artean zabaltzea da lehiaketa honen helburua.
Epaimahaiak leiho, balkoi eta baserrien sarreretan jarritako loreak ikusiko ditu ekainaren 15etik 26ra, eta lore apainketa ederrenak saritzen saiatuko da. Argazkian iazko irabazleak.
SARI BANAKETA: uztailaren 17an egingo da, eguerdiko 12etan, Urretxuko Iparragirre plazan.
ANIMA ZAITEZ !!