Konturatu al zarete herrian zehar hainbat gunetan Iparragirreren irudia duten plakak daudela? Eskaneatu al dituzue bertan dauden QR kodeak? Ez?
Ba oraintxe duzue aukera egokia paseo bat emanez plakaz plaka joan eta hemen proposatzen dizkizuegun BI LEHIAKETETAN parte hartzeko. Lehiaketa bakoitzean, erantzun guztiak zuzen ematen dituzten guztien artean, Santa Barbaran 2 lagunentzako afaria zozketatuko dugu; eta parte hartzaile guztien artean, Iparragirreren 2 mantal, 2 poltsa eta 10 agenda. Erantzunak ekainaren 18ra arte bidal daitezke eta zozketa ekainaren 19an egingo da, 12:00etan.
Ondo pasatzeaz gain, Iparragirre eta Urretxu hobeto ezagutzeko aukera izango duzue. Edozeinek egin dezake, haur, gazte nahiz adinekoa izan, denentzako erraza eta atsegina, animatuko al zarete?
Hemen dituzue PLANOAK eta LEHIAKETEN OINARRIAK:
- PLANOA "IBILBIDE URDINA": IPARRAGIRRE
- LEHIAKETA "IBILBIDE URDINA": IPARRAGIRRE
BASES OINARRIAK ibilbide urdina IPA.pdf
Popular
388.71 KB 1920
28/05/2020 11:22:21
- PLANOA "IBILBIDE GORRIA": URRETXU 1820 - 1920
- LEHIAKETA "IBILBIDE GORRIA": URRETXU 1820 - 1920
OINARRIAK BASES ibilbide gorria.pdf
Popular
280.93 KB
28/05/2020 11:03:17