Gaur Museoen Nazioarteko Egunean zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Urrelur Museoari.
Urrelurrek egun horren inguruan ekintza asko egin izan ditu urteetan zehar: doako bisita gidatuak, mineralogi txangoak, tailerrak, lehiaketak, antzerkiak, dantza eta musika… Arratsaldean 16:30etan Sumendi tailerra etxean bertan egin ahal izateko bideo tutoriala jarriko dugu. Aurten bizitzen ari garen egoerak ezinezkoa egiten du ohiko moduan ospatzea baina hemen gaituzue zuengandik gertu eta ateak zabaltzeko gogotsu.