Udalak ezarritako neurri eta aldaketen aurrean nerabeentzako aisialdi zerbitzuak, Gazte Bideanek, hainbat ekimen jarri ditu martxan
Konfinamendu garai honetan ekipamendua itxita egon arren, Gaztebidean kudeatzen duen Karrika enpresak zerbitzua martxan mantenduko duela jakinarazi digu. Ordutegia betikoa izango da (asteazkenetik igandera, 16:30etik 20:30era) baina jarduerak online eskainiko dira. Gainera, eskaintza zabalduko da: 12-17 urte bitarteko nerabeez gain, 7-12 urteko haurrei eta hauen familia eta arduradunei ere eskainiko zaie aisialdi eta kontsulta zerbitzua.
Hau guztia aurrera eramateko, Gazte Bideanek dei egiten die herritarrei, egun hauetarako beren proposamen eta ideiak helarazteko.
Aipatutako online zerbitzuak posta elektronikoz, hongouts, whatsapp, facebook, instagram eta udal webguneen bitartez eskainiko dira.
Proposamenak bidaltzeko berriz Gazte Bideanekin harremanetan har zaitezkete honako komunikazio-kanal eta sare sozialen bitartez:
- Telefonoa: 609702708
- Posta elektronikoa: gaztebidean@gmail.
- Facebooka: Gazte Bidean
- Instagrama: gaztebideanuz
Jasotzen diren elkarrizketa, dei edo Whatsapp guztiek izaera pertsonala eta konfidentziala izango dute. Aurrez aurreko zerbitzua online zerbitzu batera egokitzeko, Karrika enpresak Inforline enpresaren laguntza du, zerbitzuko mantenu informatikoaren arduraduna.
Amaitzeko, adierazi nahi dugu online zerbitzuen iraupena ahalik eta laburrena izatea espero dugula, laster, berriro ere, aurrez aurre, Gazte Bidean zerbitzuko hezitzaileek nerabeekin bildu ahal izateko Iparragirre palzako ekipamenduan. Horretarako denon lankidetza eta erantzunkizuna beharrezkoa dugu.
Animo Gazteak!