IPARRAGIRRE KANTUZ lan-taldeak herriko elkarte, talde, norbanako eta eragile guztiei antolatzen ari diren ekitaldiak parte-hartzeko aukera eskaini nahi die. Herri ekimena izanik herritarrak izango baitira oinarrizko protagonistak.
Hori dela eta, elkarte bakoitzeko kideen artean ondorengo informazioa zabaltzea eskertuko genuke:
"Aurten Urretxuko herrian Jose Mari Iparragirre (1820-1881) jaio zeneko 200. urteurrena ospatzeko, egitasmo ugari antolatzen ari dira, hauen artean, "IPARRAGIRRE KALE-ANTZERKIA KANTUZ” ekimena. Ekimen honetan, Iparragirreren abestiak kantatzeaz gain, gure historiaren zati bat gogora ekarri nahi dugu, eta bide batez, gure herria XIX. mendean irudikatu.
Herri ekimena izanik, irekia eta parte-hartzailea izatea nahiko genuke. Herritarrei parte-hartzeko aukera eskaini nahi diegu, bai antolaketa lanetan, antzezpenetan, kantuan, dantzan, edota bestelako zereginetan.
Hori dela eta, gutun honen bitartez, datorren martxoaren 9an, astelehena, arratsaldeko 19:00etan, Urretxuko Udaletxeko atarian egingo dugun AURKEZPEN PUBLIKOra GONBIDATU nahi zaituztegu.
Gurekin harremanetan jartzeko edota ekimenaren inguruan informazioa jasotzeko:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / telefonoa: 669 546 357 / https://www.facebook.com/iparragirre.kantuz.3