Aurrera doa Trebezia Lehiaketa arrakastatsuaren zortzigarren edizioa, eta kanporaketa guztiak jokatu ostean, erabaki da dagoeneko zein talde arituko diren datorren otsailaren 8ko final handian. Pasa den larunbatean inoizko kanporaketa saiorik jendetsuena jokatu zen Labeaga aretoan, eta behin talde guztiak oholtzatik pasa ostean, finalean parte hartuko duten taldeak zein izango diren ezaguna da.
Ia 60 taldek hartu dute parte aurtengo Trebezia Lehiaketan; “benetan jendetsua izan da sailkapen fasea eta hori horrela izanik, finalean ere talde asko arituko dira, 24 zehazki”. Finalean, ondorengo taldeek hartuko dute parte: “Izarrak” (Sara Jarha Nouss, Eider Calvo, Nahia Lizarralde), “Hiru loreak” “Aiora Landa Gutierrez, Inas El Ouafai, Enara Garcia Sudupe), “Geldiezinak” (Eneko Mantecon, Koldo Zurutuza, Amets Aiastui), “Hiru Proak” (Iker Torquemada, Xabat Perez, Lander Jimenez), “Ezin da” (Laia Aranzadi, Aizpea Urbegain, Izaro Mendizabal), “Oberenak” (Amets Arakama, Santino Maestre, Aimar Perez), “Dantzariak” (Elene Plazaola, Araitz Martinez, Irati Franco), “Kometa Taldea” (Alain Martinez, Izan Gutierrez, Elene Intxausti), “Zumarragatarrak” (Tania Esnal, Iñigo Vallejo, Unai Hervas), “Los Gamers” (Adei Vegas, Nagore Grajera, Unai Garcia), “Salleko Izarrak” (Lucia Fernandez, Maren Delgado, Paula Cantalapiedra), “Otakuak” (Uxue Garcia, Marco Castro, Hodei Mosteiro), “Los Nuvis” (Urko Agirrezabal, Alain Gallardo, Gorka Redolfo), “Stars” (Laura Herrera, Helena Pereira, Elene Montero), “Otso Txuriak 2” (Nekane Gutierrez, Eider Mendia, Iraia Perez), “Piratak” (Zigor Torquemada, Ibai Izagirre, Danel Taboada), “Euskaldunak” (Ekain Izagirre, Naira Barreros, Maialen Arrizabalaga), “Dantzariak” (Maddi Cruz, Nahia Lasa, Naroa Gabilondo), “Leopardoak” (Khasaf Sehekaadi, Akram El Hassani, Eneko Abarrategi), “Tigreak” (Garazi Aranburu, Iraia Mendizabal, Mara Larraza), “Futboleroak” (Sara Diallo, Alai Gutierrez, Aner Garcia), “Leopardoak” (Elene Biain, Laida Landa, Garazi Artolazabal), “MLM” (Markel Martín, Luka Jarit, Mario Luis) eta “Tigreak” (Aya Rghif, Aroa Mba, Carla di Lorenzo).
Finalean proba oso ikusgarriak izango dira, “urtero saiatzen baikara berrikuntzaren bat edo beste sartzen”. Sorpresarik ez da faltako, beraz, datorren igandean Labeaga aretoan. Finaleko lau talderik onenek sari bereziak, gainera.
Gogoratu Trebezia Lehiaketako saio guztiak, datorren igandeko finala barne, saio irekiak direla eta edozein joan daitekeela saioa bertatik bertara ikusle gisa jarraitzera. Igandeko finala arratsaldeko 17:00etan hasiko da.