Iparragirreren bigarren mendeurrenaren ospakizuna abian da, eta datorren astelehenean prentsaurrean egingo den aurkezpenean urte osoko programa xehetasun gehiagorekin azalduko bada ere, lehen ekitaldirako gonbidapena luzatu nahi genuke dagoeneko: Bertsoaren Harria liburuaren aurkezpena.
Koldo Izagirreren liburu honetan bertsoa eta eskulturak sortutako ondarea ikusarazten da; bertsolarien harrizko estatuak aitzakia hartuta bertsoaren eta harriaren arteko harremana agertu eta gordetzen dituzten antzekotasunak eta ezkutatzen dituzten kontakizunak eskaintzen ditu, “bertsoa ahoz aho dabilen bezala dabil harria aroz aro” esaldian laburtu daiteke liburuaren esentzia.
Liburua bakarrik ez, aurkezpena ere berezia izango da, Izagirrek liburuan ageri den eta herriko seme kuttuna den Jose Mari Iparragirre bertsolariaren inguruko solasaldia eskainiko baitu, eta gainera Maialen Akizu eta Iñaki Murua bertsolariek bat-bateko bertso saioa eskainiko dute.
Urtarrilak 14, asteartea, 19:00etan Urretxuko Udaletxeko atarian izango da. Gerturatu zaitez