Datorren Abuztuan 200 urte beteko dira Jose Mari Iparragirre Urretxun jaio zenetik; Gernikako Arbola edo Hara nun diran bezalako abesti historikoen idazle eta abeslaria jaio zenetik. Dena ondobidean, aurki abesti horiek berriro ere Iparragirreren guitarran entzuteko aukera izango dugu.
Tamalez ez da Iparragirre bera izango gitarra joko duena, baina instrumentu bera izango da. Hamarkadak pasa dira Jose Mariren gitarra isildu zenetik, eta urteak Gernikako Batzar Nagusietan jarrita; kristalezko kutxa batean ikusgai.
Orain, mendeurrena gerturatzen ari denean, Juntetxeak, Ana Otadui lehendakaria buru dela, erabaki du Laura Vicario Lutierrari gitarra hau berritzeko enkargua egitea. Konponketa lanak Urriaren 26an egingo ditu, Gernikan bertan egingo den tailer teoriko-praktiko batean eta jendaurrean. Vicariok azaldu zuenez “Gitarraren tapa, aroak eta pitzadura pitzadura txikiak konponduko ditugu, eta soken tentsioa berreskuratuko dugu, berriro ere jo ahal izateko”. Goizeko 10etan hasiko den tailerraren ostean Musikeneko irakasle eta ikertzailea den Mercedes Albainaren hitzaldia izango da; Iparragirreren figura aztertuko duena; arratsaldeko 16:00etan.
Urretxuko seme ezagun eta berezienak utzitako elementuen artean esanguratsuena da bere gitarra; euskal ondare historikoaren eta sentimentalaren irudi eta ikurra da. Salvador Ramírez gitarra-egile andaluziarraren sinadura ere badarama instrumentuak; Jose Mariren modura, XVIII mende erdialdera, Buenos Airesen denbora ugari eman zuen gitarra-egilearena.
Tailer teoriko-praktikoan edo hitzaldian parte hartu nahi izanez gero, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. email helbidean edo 946251138 telefonoan egin dezakezu
(info: El correo egunkaria)