Urretxuko festetako Gastronomi lehiaketan banatu eta erabili ziren "Iparragirre mantalek" arrakasta handia izan zuten parte hartzaileen artean, eta parterik hartu ez zutenei ere gustatu zitzaizkien. Hori dela eta, salgai jarri dira: 15 €-ko prezioan Urretxuko kultur etxean.