Herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea, eta ohitura on hori herritarren artean zabaltzea da lehiaketa honen helburua.
Epaimahaiak leiho, balkoi eta baserrien sarreretan jarritako loreak ikusiko ditu ekainaren 17tik 28ra, eta lore apainketa ederrenak saritzen saiatuko da. Argazkian iazko irabazleak.
SARI BANAKETA: uztailaren 12an egingo da, eguerdiko 12etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian.
ANIMA ZAITEZ !!