Martxoaren 15ean eta Urretxu eta Zumarragako udalen eskutik Gari musikari legazpiarra eta Maldanbera taldea izango ditugu azken diskoa aurkezten "Beste denbora batean". Zelai Arizti aretoan izango da, 22:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai on line.
Beste denbora batean izeneko diskoarekin indarberrituta dator Gari & Maldanbera. Kontzertuan, azken lau urteetan han-hemenka ondu duen errepertorio berri bezain erakargarria eskainiko du.
Natxo Beltran (bateria, koruak), Oier Aldekoa (baxua, teklatua, koruak), Miguel Moyano (gitarra, teklatua, koruak), Gari (gitarra, ahots nagusia).