Ikus-entzunezko eta talde pedagogian oinarritutako esperientzia berritzailea, Euskal Herriko udal gutxi batzuetan izango dena, horietako bat Urretxu. Haurrek beraiek sortutako istorio eta gidoitik abiatuta, eta zinegintzan adituak diren begiraleen eskutik, euren laburmetraia sortuko dute, lehenengo pausotik bukaeraraino.
Bidean, lagunekin, balore positiboak, gizatasuna, berdintasuna…landuko dira eta horiek guztien eurengatik sortutako filmean gorpuztuko dira. Material tekniko eta pertsonal guztia ikasleen eskura jarriko da. Laburmetraiaz gain prozesua ere grabatuta geldituko da eta proiektua amaitutakoan egindako lan guztien proiekzioa ere egingo da Labeaga aretoan.
Animatu sorkuntza eta ezagutza pertsonaleko abentura berri honetan murgiltzera.
Norentzat: 9, 10 edo 11 urteko haurrak
Egunak: 9, 16, 23, 30 eta azaroak 6, 13, 20 eta 27, astearteak
Ordutegia: 17:00 – 19:00
Lekua: Aizpurunea kultur etxea (Urretxu)
Antolatzaileak: Urretxuko Udala eta Begira Elkartea
Babeslea: Eusko Jaurlaritza
Izen-ematea
Eguna: irailean, lekuak agortu arte, izen ematearen ordenean
Prezioa: doan
Lekua: Aizpurunea kultur etxea 943 038088 (Urretxu)
Leku mugatua!