Datozen jai eta opor egunetan aukera asko izango dira Urretxun aisialdiaz gozatzeko. Alde batetik, Santa Barbara aterpetxeak antolatutako ekintzak ditugu. Ezin ahaztu gainera bertan dugun mikro-orientazio zirkuitua, bertako zelaietan jolastu eta gozatzeko. Aikur erke museoa ere gertu dugu. Eta pazko astean, txikientzako tailerrak izango dira Ederrena pilotalekuan. Gainera aurten cricket ikastaroa ere egingo da Lizeoko zelaian.
SANTA BARBARA ATERPETXEAN ASTE SANTUKO PROGRAMAZIOA
Antolatzailea: Santa Barbara aterpetxea
TXIMELETA TAILERRA
- Eguna: martxoak 29, osteguna
- Ordua: 16:15 - 18:00
- Kuota: 8 €
Aurreko tailer batean arraren txontxogiloa egiteak izan zuen ospea ikusita, eboluzioaren azken etapa egiteko aukera ematea pentsatu dugu oraingoan, hortaz, tximeleta baten txontxongiloa egiteko aukera izango dute familian, beti ere, aurretik tximeletaren etapen eboluzioa adieraziko zaie marrazkien bidez.
ESKULAN TAILERRA: EGUZKI SISTEMA ZINTZILIKARIA
- Eguna: apirilak 2, astelehena
- Ordua: 16:15 - 18:00
- Kuota: 8 €
Eguzki sitema osatzen duten planetak azaldu ondoren, honen zintzilikaria egiteko aukera izango dute.
Informazioa eta izen-ematea:
- Lekua: Santa Barbara aterpetxea, 943 723387
PAZKO ASTEAN EKINTZAK
Urretxu eta Zumarragako udalen eskutik, txikientzako tailerrak izango dira Ederrena pilotalekuan. Gainera aurten cricket ikastaroa ere egingo da aniztasuna eta bizikidetza mahaiak antolatuta.
Informazioa hemen:
PAZKO ASTEKO EKINTZAK.pdf
Popular 103.9 KB 2201 |
24/03/2018 13:43:00 |