2017ko Santa Lutzi Feriaren xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzue. Erdi arotik datorkigun feria erabat gaurkotuta dator Urretxu eta Zumarragaren arteko lankidetza medio.
Euskadiko nekazal eta ganadu feri garrantzitsuenetarikoa den hau, hasiera batean Ezkion egiten zen, Santa Lutzi-Anduaga auzoan, ziur asko erdi arotik. Baina, hainbat egoera dela eta 1726 urtean Ezkion egiteko debekua etorri zeneta 1727 urtean Urretxun egitera pasa zen. Abenduaren 13a ospatzen da beti.
XIX. mendearen erdira arte Urretxun ospatu zen feria, baina ordutik aurrera Zumarragan hasi ziren postu ezberdinak kokatzen. Urretxuk protesta ofizial ugari luzatu zituen, baina, hala ere Zumarragak ikusi zuen nola urteen poderioz, gero eta postu gehiago kokatzen ziren bere lurraldean. Honela joan zen feria Urretxuko Aldapatik Zumarragako kaleetara luzatzen.
Zumarraga hasi zen toki aproposak eskaintzen feriarako, mende horren bigarren zatian Urdaneta Ibilbideak ganadu feriarako toki aproposena izatera iritsi arte. 1979. urtean "geltokiak" zonaldea bihurtu zen feria gunea, baina Ertzaintzaren Etxea eraikitzeko obrak zirela eta, 1987. urtean Urdaneta Ibilbidera bueltatu zen.
1994 urtetik Urretxu eta Zumarraga lankidetzan aritzen dira feriaren antolaketan eta feria guneak erabat lotzen ditu bi herriak. Ugaritasuna eta kalitatea dira feria honen ezaugarri berezienak. Era guztietako produktuak aurki daitezke eta milaka bisitari hurbiltzen dira urtero Urretxu eta Zumarragara. Gainera ez dira faltako, musika, herri kirolak, pilota partiduak, argazki rallya eta artzain txakur erakustaldiak.
Ondoko dokumentuan aurkituko duzue 2017ko Santa Lutzi feriaren informazioa, baita parte hartze datuak ere.
Santa Lutzi Feria - Egitaraua & Oinarriak | Programa & Bases
Popular 9.47 MB 2315 |
07/12/2017 18:38:36 |
Informazio gehiago Aizpurunea kultur etxean
943 038088