Erakusketa iganderarte dago zabalik, aprobetxatu azken egunak.
Victor Goikoetxea Urretxun jaio zen eta gazte gaztetatik jaso zuen oinarrizko formazioa margolarien gremioan. Ondoren Europako eskola entzutenetsuetan prestatu zen eta sakondu zuen arte sormenaren ezagutzan, arlo horretan erabat murgilduz.
Gaur bere sorlekura itzuli da “VICTOR GOIKOETXEA. Mundo mejor” erakusketarekin. Berak dioen bezala, “niretzat oso atsegina da erakusketa honekin jaioterrira itzultzea, nire jakituriaren zati bat eta sormenaren eta artearen ikuspegia erakusteko, bertan murgilduta bainago. Nire iritzirako sustraiak oso garrantzitsuak dira bizitzan. Urretxun jaio eta bertan sustraiak dituen zuhaitza naizela uste dut, baina adarrak munduan zehar zabalduta ditut.”
Erakusketa Juan de Lizarazun bisitatu ahalko da, irailaren 7tik 24ra, ohiko ordutegian.
Erakusketaren inaugurazio bideoa:
Erakusketaren aurkezpena
Victor Goikoetxea. "Mundo mejor"
Popular 268.5 KB 1987 |
27/07/2017 20:07:07 |
Radio Euskadin egindako elkarrizketan MUNDO MEJOR auzoaz aritu zen eta hango izaeraz. Hemen entzungai 39 minututik aurrera.
Informazio gehiago www.victorgoikoetxea.com