Uztailean zehar Santa Anastasia Jaien egitaraua osatu eta antolatzeko bilera ireki eta parte hartzaileak egin dira. Gainera sare sozialen bidez ere iritzi asko jaso dira eta inkestetan ere esku hartze handia izan da. Hemen ikusi dezakezue egitarauaren aurrerapena. Eskerrik asko denoi.
Irailaren 15a eta 18aren artean ekintza egitarau ederra garatuko da, laster izango duzue ikusgai web honetan. Herriko festek aukera paregabea eskaintzen dute herriko giza, kultur, kirol eta bestelako hainbat elkarte eta taldeen lana eta ekintzez gozatzeko. Jaietan, herriko plaza, kale eta txosnetan ekintza ugari antolatzen dituzte, lehenengo egunetik azken eguneraino; eta aurten, gaueko kontzertuetan, urretxuar ugarik eskatu bezala, GATIBU talde gernikarra izango dugu larunbat gauean, Gernikako Arbola plazan.
Santa Anastasia jaietako III. argazki lehiaketa ere egingo da. Oinarriak.
Iraila noiz helduko irrikaz?...
Egitarauaren aurrerapena {rsfiles path="Cultura/santa anastasia jaiak/2017/W 2017 URRETXUKO JAIAK 17 EGITARAUA EUSKERAZ.pdf"}
Informazio gehiago nahi izanez gero, kultur etxera jo dezakezue
943 038088
Jarraitu facebook eta twitterretik azken berriak